Se encuentra en: Información Ruta Reglamento

Menú
Presentación
Programa
Recorridos
Perfiles
Reglamento
Categorías
Trofeos
Diplomas
Noticias
Challenge

Colaboradores
Logotipo Gobierno de Navarra
Logotipo ADI-IKE
Logotipo Escuela de Esquí Valle de Roncal
Logo Kurruskla

  

 

LARRA- LARRAU Nazioarteko Martxa Zikloturistaren Araudia

LARRA-LARRAU: Araudia


 

Derrigorrez bete beharreko araudi orokorra

· “Larra-Larrau” martxa zikloturistan 18 urtetik gorako edozein txirrindularik hartzen ahal du parte. Ibilbide luzearen hasiera ofiziala 9:00etan izango da, eta motzarena 9:30etan. Martxaren kontrolen itxiera 18:00etan izango da.
 

· A ibilbideko ordutegian (9:00etan) aterako den pertsona, A ibilbidearen sailkapenean agertuko da eta B ibilbideko ordutegian aterako den pertsona (9:30ean) ibilbide motzaren sailkapenean agertuko da. Ezin izango da ibilbide bat osatu beste ibilbideen ordutegian ateraz gero, denboraren kontrola elektronikoak holako aldaketak erakutsiko dizkigu eta. Hori egingo duen pertsona kanporatuta geratuko da, sailkapenean agertu gabe eta diploma jasotzeko eskubiderik gabe.
 

· Izena emateko prezioak honakoa dira:
1. Federatuak 31 € (+ 5 euroko fidantza txiparengatik martxa bukatzerakoan eta txipa entregatzean itzuliko da). Federatu-txartela aurkeztea nahitaezkoa da dortsala hartzean, horrela ez izatekotan 5 € ordaindu beharko dira asegurantza gisa. 5 € parte-hartzaileei ez zaie itzuliko.
2. Ez-federatuak 36 € (+ 5 euroko fidantza txiparengatik, martxa bukatzearakoan eta txipa entregatzerakoan itzuliko da). Txirrindulari federazioko txartelak bakarrik onartzen dira, ez triatloi ez eta bestelakorik ere.
 

· Opariak bakarrik dortsalak jasotzen diren egunetan emango dira. Data hauek behin gaindituta, oparia jasotzeko eskubidea galduko da. Opariak ez dira postaz bidaliko.
 

· Soilik ordainduta dauden inskripzioak onartuko dira, hots, EZ DAGO martxa hasten den egunean edo epea bukatuta izena emateko aukerarik. Ordainketa txartelaren bidez egingo da http://www.larra-larrau.com helbidean.
 

· Izen- emateen hasiera data MAIATZAREN 3a da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 2a, 15:00etan. Izena emateko epea bukatuko da data hori baino lehen, izena eman dutenen kopurua 1.000ra heltzen denean.
 

· Behin izena eman eta gero ez da dirua itzuliko.

. Errepidea ez dago itxita.
 

· Zenbakiak eta izen ematea propiok dira eta ezin da aldatu edo utzi. Hori eginez gero, txirridulariaren edozein eskubide edota antolakuntzaren edozein erantzunkizuna automatikoki bertan behera geldituko da.
 

· Dortsalen banaketa irailaren 4ean, ostiralean, 17:00etatik 21:00etara eta irailaren 5ean, larunbatean, 7:00etatik 8:30era egingo da Izabako Erminea frontoian.
 

· Parte-hartzaileak Bide Segurtasun Legea betetzera behartuak daude, bai Frantzian nola Espainian. Bestela antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko parte-hartzaileek izan edo sortu ditzaketen istripuak.
 

· Martxan arauzko dortsalarik gabe parte hartzea erabat debekatua dago.
 

· Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko parte-hartzaileek izan ditzaketen istripuak.
 

· Antolakuntzak, beharrezkoa ikusten badu sariak, ibilbidea, ordutegiak… eta abar aldatzeko eskubidea gordetzen du.
· Edozein partaide edozein ibilgailuk atoian eramaten duela ikusten bada, sailkapenetik kanpo geldituko da.

· Kaskoa eramatea nahitaezkoa da.
 

· Anoa-postuak honakoak izanen dira:
1. Ernazeko lepoa (LIKIDOA)
2. Arette (SOLIDOA eta LIKIDOA)
3. Izarbeko lepoa (SOLIDOA eta LIKIDOA)

4.Licq-eko gurutzebidea (SOLIDOA eta LIKIDOA)
5. Larraine herria (LIKIDOA)
6. Erroimendiko lepoa (LIKIDOA eta SOLIDOA)
7. IZABAko helmuga (SOLIDOA eta LIKIDOA)
 

· Honako faltak egiten dituzten parte-hartzaileei zigorrak zorrozki ezarriko zaizkie edo kanporatuak izan ahalko dira:
o Zirkulazio arautegia betetzen ez dutenak.
o Ordena-indarrek eta antolakuntzak ezarritako segurtasun kontsignak betetzen ez dituztenak.
o Irteera kontroletik eta beste kontroletatik pasatzen ez direnak.
o Zikinkeriak bota eta ondorioz ibilbidea zikindu edo andeatzen dutenak.
o Kaskorik eramango ez dutenak.
o Euren laguntza-ibilgailu propioa dutenak, gainerakoen martxa oztopatuz.
o Proba normaltasunez egitea uzten ez duten eta araudiaren aurka doazen jokabideak.
o Euren dortsalak baimentzen ez dituen irteera lekuetan ezartzen direnak.
o Arau hauek beteko ez dituenak.
Ordena-indarrek eta antolakuntzak aurretik aipatutako jokaerak dituztenak gogoan hartuko dituzte.
Antolakuntzak, gainerako parte-hartzaile eta agintarien aurrean, modu eraginkorrean zigortzeko ardura hartzen du.
 

· Erratz-autoak edozein parte-hartzaile aurreratzen baldin badu, kanpoan geldituko da, bizikletaren dortsala eta txipa itzuli beharko dituelarik eta erratz-autobusa erabili beharko duelarik. Kanporaketarako hiru kontrol-gune ezarriko dira, igarotzeko ordu maximoak hauek direlarik:

o Izarbeko gaina (15,00)
o Larraine herria (Izarbe ondoren 15:30ean)
o Larraieneko gaina (Izarbe ondoren 17:00etan)
Ordu horiek baino beranduago iristen den parte-hartzaileak proba bertan behera utzi beharko du nahitaez.
 

· Denbora elektrikoki kontrolatuko da, hasieran, dortsalarekin batera, entregatuko den txip baten bidez. Txipa martxa bukatuta helmugan entregatu beharko da. Txipa erabiltzea nahitaezkoa da, esaten den lekuan ezarri beharko da eta txipa ez daraman parte-hartzaileari ez da sailkapenetan sartuko eta beraz ez du diplomarik izango.

- Diplomak WEBaren bidez BANATUKO DIRA. 
 

· Sariak PODIUMEAN banatuko dira. Ez dira gordeko ezta postaz bidaliko inolaz ere.
 

· Araudi honen onartzeak parte-hartzaileak antolakuntzari bere irudia LARRA- LARRAU Martxaren promozio eta zabalkundean erabiltzeko baimena ematea dakar, bere forma guztietan (bideoa, argazkia, DVD, internet, kartelak, komunikabideak).
 

· Ezinduak diren pertsonak, ezinduen kategorian edo bere adineko kategorian parte hartzeko aukera izango dute (bietako batean soilik). Inskripzioa egiteko momentuan aukeratutako kategoria azpimarratu beharko dute.

Proba honetan izena emateak araudi hau onartzea eta martxan sortzen ahal diren kalteen antolakuntzen aurkako eskubide guztiei uko egitea dakar.

 

Fotos
Edición 2007
Edición 2008
Edición 2009. (Previos)
Edición 2009 P. San Martín
Edición 2009 (Larra)
Edición 2009 (Issarbe)
Edición 2009 (Larrau)
Edición 2009 (meta)
Edición 2009 (Trofeos)
Edición 2009 fotos
Video Youtube
Video. 
Fotos 2010
Argazkimartxa
Edición 2011, vídeo.
Edición 2011, fotos.
Edición 2011, fotos.

Links de Interés
Ayto. de Isaba
vallederoncal.es
navarra.es
La Pierre Jacques
Hotel Apartamentos Isaba

Caja Navarra - Tú Eliges

Organizadores

Ayuntamiento de Isaba

Consorcio Valle del Roncal
Logotipo Valle de Roncal

Patrocinadores
Logotipo Ciclismo a Fondo
Logotipo Heineken

 

 

 

Contacto Aviso Legal
© COPYRIGHT 2007 Ayuntamiento de Isaba C/ Izargentea 1 - 31417 Isaba (Navarra)
Web desarrollada por Niebla Informática, S.L.